EHBILDU: “Elkarrekin burujabe da gure leloa eta mamia”
“100dik gora proposamen biltzen ditu gure programak", Usurbilgo EH Bildutik adierazi digutenez. "Eta herri-programa hau elkarrekin egin nahi dugu. Usurbil osatzen duten herri/auzo guztiekin eta herritar ororekin”.
Ondoko estekan duzue, EHBilduren hauteskunde programaren berri:
https://noaua.eus/usurbil/1558452547875-m26-eh-bildu-elkarrekin-burujabe-da-gure-leloa-eta-mamia
EAJ-PNV: "Denontzako Usurbil bat eraikitzeko gogoak batzen gaitu”
“Datozen urteetara begira izango ditugun erronkak kontrastatzen ibili gara eta lan horren emaitzak hamar puntu hauetan bildu ditugu". EAJ-PNVren esanetan, "hitz jario hutsak baina haratago, ekimen konkretuak eta zehatzak dira herri bezala aurrera joateko eta lehiakorra izateko”.
Ondoko estekan duzue, EAJ-PNV-ren hauteskunde programaren berri:
https://noaua.eus/usurbil/1558452783873-m26-eaj-pnv-denontzako-usurbil-bat-eraikitzeko-gogoak-batzen-gaitu
PSE-EE: “Kudeaketa-programa serio eta zorrotz bat proposatzen dizuegu"
“Agenda sozialari eta zerbitzu publikoak hobetzeari lehentasuna emango diegu”. PSE-EE alderdiak hautes-programaren gako nagusiak azaldu dizkigu.
Ondoko estekan duzue, PSE-EE-ren hauteskunde programaren berri:
https://noaua.eus/usurbil/1558453134450-pse-ee-kudeaketa-programa
PP: “Ongizatearen gizartea mantendu nahi badugu, errekurtso publiko gehiago beharko ditugu”
"Soziologikoki, gizarte zerbitzuen premia duen populazioa handitzen ari da eta aktiboan den populazioa jaisten". Horren aurrean, baliabide publiko gehiagoren beharra izango dugula dio PP alderdiak. "Lehenik eta behin, gure adinduak atenditu ahal izateko".
Ondoko estekan duzue, PP-ren hauteskunde programaren berri:
https://noaua.eus/usurbil/1558453363609-m26-pp-ongizatearen-gizartea-mantendu-nahi-badugu-errekurtso-publiko-gehiago-beharko-ditugu
Aulki Zuriak: “Herritarrek eserleku bat hutsik uzteko eskubidea dutela defendatzen dugu”
"Hau da gure proposamena: aukerarik aurkitzen ez dutenen aukera izatea; aukera eraginkorra". Aulki Zuriak taldekoek adierazi digutenez, "herritarrek eserleku bat hutsik uzteko eskubidea dutela defendatzen dugu".
Ondoko estekan duzue, Aulki Zuriak-ren hauteskunde programaren berri:
https://noaua.eus/usurbil/1558453659850-m26-aulki-zuriak-herritarrek-eserleku-bat-hutsik