Udal hauteskundeak 2019

#M26 PP: “Ongizatearen gizartea mantendu nahi badugu, errekurtso publiko gehiago beharko ditugu”

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 21a, 17:41

"Soziologikoki, gizarte zerbitzuen premia duen populazioa handitzen ari da eta aktiboan den populazioa jaisten". Horren aurrean, baliabide publiko gehiagoren beharra izango dugula dio PP alderdiak. "Lehenik eta behin, gure adinduak atenditu ahal izateko".

NOAUA! Zeintzuk dira zure alderdiak osatu duen hautes-programaren ildo nagusiak?

Pascual Plaza Romo, PP. Soziologikoki, gizarte zerbitzuen premia duen populazioa handitzen ari da eta aktiboan den populazioa jaisten. Gure ongizatearen gizartea mantendu nahi badugu, kontuan izan behar dugu baliabide publiko gehiagoren beharra izango dugula. Lehenik eta behin, gure adinduak atenditu ahal izateko.

Gure biztanleria zahartzen ari da eta erresidentzia batean sartzeko itxaron-zerrendak bere horretan jarraitzen du. Baita Usurbilen ere. Udaletxetik errekurtso gehiago ipini beharko dira, baita tele-asistentziarako ere, era horretan adinduak euren etxeetan zainduak izan daitezen. 

Ausardiaz defendatu behar dugu herriko merkataritza, beharrezkoa da. Internet eta hedadura handiko saltokien ondorioz kaltetuta daude herriko saltokiak. Usurbilen ere oso gertu dugu bat, eta herriko merkataritzaren biziraupena zailtzen du.

Onura fiskalak eskaini, adibidez, lokal bat alokatzen duenari edo Ondasun Higiezinen gaineko Zergarengatik (IBI) ordaintzen dutena merketu, usurbildarrak herrian erostera animatu beherapen-txartelen bidez, publizitate kanpainak egin...

Alderdi Popularrarentzat, ezinbestekoa da beste gai hau: 45 urtetik gorako langabetu bakoitzari laguntza bat eskaintzea Udaletxetik. Bere formazioa sustatu eta, besteak beste, udal izaerako etxebizitzak modu merkeagoan eskaini alokairuan. Hala nola, hainbat zergen salbuespena edo merketzea eskaini.

 

Udal zerrenda

1. Pascual Plaza Romo.

2. Antonio Lopez Elvira.

3. Emilio Julian Rodriguez Alcantud.

4. Pilar Valcarce Bardón.

5. Maria Dolores Quiralte Carmona.

6. Jaime Perales Martinez.

7. Ignacio Alberto Cuellar De La Torre.

8. Maria Enriqueta Patau Cremades.

9. Isidoro Angel Luis Severiano Sebastian.

10. Enriqueta Rodriguez Portoles.

11. Francisco Jose Fernandez Rey.

12. Rosalia Rodriguez De Barrio.

13. Amalia Rosales Marquez De Prado.

 

Ordezkoa:

1. Maria Sanchez Andrada.