Udal hauteskundeak 2019

#M26 PSE-EE: “Kudeaketa-programa serio eta zorrotz bat proposatzen dizuegu"

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 21a, 17:42

“Agenda sozialari eta zerbitzu publikoak hobetzeari lehentasuna emango diegu”. PSE-EE alderdiak hautes-programaren gako nagusiak azaldu dizkigu.

NOAUA! Zeintzuk dira zure alderdiak osatu duen hautes-programaren ildo nagusiak?

Patxi Suarez Perez, PSE-EE. Alderdi Sozialistaren hauteskunde-programa konpromiso etiko eta politiko bat da Usurbilen aurrerabiderako. Gardentasunaren, pluraltasunaren, bizikidetzaren eta gizarte-konpromisoaren printzipioen pean kudeatu nahi dugu, agenda sozialari eta zerbitzu publikoak hobetzeari lehentasuna emanez.

Kudeaketa-programa serio eta zorrotz bat proposatzen dizuegu gure herriaren garapen jasangarria bultzatzeko, aurrerabide ekonomikoa eta soziala lortzeko proiektu partekatu batean.

 

Enplegua

Kalitateko enplegua bultzatzea eta lan-munduan txertatzea sustatzea tokiko eta eskualdeko enplegu-planen bitartez. 

Programa espezifikoak ezartzea lan-munduan txertatzeko arazo bereziak dituzten pertsonentzat.

 

Berdintasuna

Tokiko kontratazio publikoan enpresak berdintasunaren aldeko programak egitea bultzatuko duten adierazleak sustatu nahi ditugu.

Tratu-berdintasunerako udal plan bat bultzatzea.

 

Hezkuntza

Eskola Publiko bat eraikitzea Eusko Jaurlaritzari lagako zaion udal lursail batean.

 

Iragate ekologikoa eta zuzena

Gure udalerrian eraginkortasun energetikoarekin benetako konpromisoa hartzea.

Udal ekintzak sustatuko ditugu Naturklimarekin lankidetzan (Aldaketa Klimatikoaren Gipuzkoako Fundazioa).

 

Sustapen ekonomikoa

Turismo-jarduera jasangarria sustatzea, enpleguaren kalitatearen eta sektorearen profesionalizazioaren printzipioen pean.

Tokiko saltoki txikiei laguntzeko eta babesteko planak ezartzea tokiko ekonomiaren dinamizaziorako lehentasunezko ekintza gisa.

 

Gizarte-politikak

Gure udal lehentasuna izango da pertsonak eta beren duintasuna babestea, eta egoera ahulenean dauden kolektiboei arreta ematen oinarrituko dugu lan hori:

-Adinekoentzako arreta integrala.

-Babesa haurrentzat eta gazteentzat.

-Gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei zuzendutako arreta hobetzea.

 

Lurralde-oreka

Hiriarteko garraio publiko jasangarri baten alde apustu egitea kohesio sozialerako eta lurraldearen egituraketarako baliabide gisa.

Turismoak, jarduera ekonomiko gisa, jasangarria izan behar du eta bere alderdi anitzetan sustatuko dugu lurralde-kohesiorako faktore gisa. 

 

Udal zerrenda

1. Patxi Suarez Perez.

2. Fermin Orue-Echevarria Iturri.

3. Maria Arrate Irazabal Oyarzabal.

4. Julio Jaen Moral.

5. Antonia Novillo Ruiz.

6. Mauricio Lorenzo De La Torre.

7. Noemi Puertas Gonzalez.

8. Kristian Garnateo Aranda.

9. Esperanza Quicios Martinez.

10. Angel Morales Rojo.

11. Jesus Novillo Ruiz.

12. Isabel Garcia Martin.

13. Naroa Greño Rivadulla.