Udal hauteskundeak 2019

#M26 Bilera ireki sorta deitu du EHBilduk maiatzaren 2tik 18ra

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 30a, 10:22

Arlokako nahiz kolektibo ezberdinekin bilera sorta iragarri du Usurbilgo EHBilduk, maiatzaren 2tik 18ra, 2019-23 legealdirako proiektuak aurkeztu eta herritar nahiz eragileen ekarpenak biltzeko.

2015-19 legealdia amaitzear den honetan, maiatzaren 26ko udal hauteskundeen atarian, bilera ireki sorta deitu du Usurbilgo EHBilduk herritar kolektibo ezberdinekin; gazte nahiz jubilatuekin. Arlokako beste hainbat bilkura ireki iragarri ditu baita koalizioak, hezkuntza, kultura eta euskara, ingurumena eta mugikortasuna, kirola edota feminismoa hizpide izango dutenak.

Eremu guztiotarako Usurbilgo EHBilduk 2019-23 legealdirako aurreikusiak dituen proiektuak aurkeztu eta bertaratzen direnen ekarpenak bildu nahi dituzte. Bilera irekiok maiatzaren 2tik 18ra izango dira.

"Aurreko asteotan sare sozialen bidez aurkeztu dizkizuegu taldea eta programako proiektu nagusiak. Orain aurrez aurre aurkeztu nahi dizkizuegu, zuen ekarpenak jaso, datozen lau urteotako bidea zurekin eta herriko eragileekin egin nahi baitugu, elkarlanean. Bazatoz?", iragarri dute sare sozialen bidez.

DATOZEN DEIALDIAK
Maiatzak 2, osteguna
19:00 Hezkuntzako bilera Potxoenean.

Maiatzak 6, astelehena
19:00 Kultura eta euskarako bilera Sutegi kanpoaldean.

Maiatzak 7, asteartea
19:00 Ingurumena eta mugikortasuneko bilera Sutegi kanpoaldean.

Maiatzak 8, asteazkena
12:30 Bilera jubilatutekin Artzabalen.

Maiatzak 9, osteguna
19:00 Feminismoaren inguruko bilera Sutegi kanpoaldean.

Maiatzak 18, larunbata
12:00 Gazteekin bilera Sutegi kanpoaldean.

Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.