Martxoaren 8ari lotutako bilera irekia gaur eta ahalduntze taldeen balorazio hitzaldia asteazkenean

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 7a, 10:55

Martxoaren 8ko greba feministaren inguruan Usurbilen hasitako lanketari segida emateko bilera irekia deitu du Usurbilgo emakume talde batek astearte honetarako (maiatzak 7) 18:00etan Potxoenean.

Martxoaren 8ko greba feminista historikoaren harira abiaturiko lanketari segida emateko bilera irekia deitu du emakume talde batek astearte honetarako (maiatzak 7) 18:00etan Potxoenean. 

Ahalduntze taldeen balorazio hitzaldia
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolaturiko emakumeei zuzenduriko ahalduntze ikastaroen eta taldeen balantzea egiteko ordua heldu da. Balorazioa egiteko, tailerron bideratzaileetako batekin, Pepa Bojorekin hitzaldia antolatu du Parekidetasun Sailak asteazkenerako, maiatzaren 8rako 18:00etan Sutegiko auditorioan.  "Zer da ahalduntzea? Zer nolako lana egiten da talde horietan? Zein emaitza edo ondorio eragiten dute osasunean, edo norberaren aldaketa pertsonalean, edo genero harremanetan?", galdera hauen inguruan jardungo da hitzorduan.