2015-19 legealdia amaitzear den honetan, maiatzaren 26ko udal hauteskundeen atarian, bilera ireki sorta deitu du Usurbilgo EHBilduk herritar kolektibo ezberdinekin; gazte nahiz jubilatuekin. Arlokako beste hainbat bilkura ireki iragarri ditu baita koalizioak, hezkuntza, kultura eta euskara, ingurumena eta mugikortasuna, kirola edota feminismoa hizpide izango dutenak.
Eremu guztiotarako Usurbilgo EHBilduk 2019-23 legealdirako aurreikusiak dituen proiektuak aurkeztu eta bertaratzen direnen ekarpenak bildu nahi dituzte. Bilera erronda hau maiatzaren 2an abiatu uzten Potxoenean. Egunotan, hezkuntza, euskara eta kultura zein ingurumen eta mugikortasunaren inguruko saio bana egin dute arlootako eragileekin. Hilaren 18ra arte luzatuko da hitzordu sorta hau.
"Aurreko asteotan sare sozialen bidez aurkeztu dizkizuegu taldea eta programako proiektu nagusiak. Orain aurrez aurre aurkeztu nahi dizkizuegu, zuen ekarpenak jaso, datozen lau urteotako bidea zurekin eta herriko eragileekin egin nahi baitugu, elkarlanean. Bazatoz?", luzatu dute gonbita sare sozialen bidez.
DATOZEN DEIALDIAK
Maiatzak 8, asteazkena
12:30 Bilera jubilatutekin Artzabalen.
19:00 Kirolari lotutako bilera irekia Oiardo Kiroldegian.
Maiatzak 9, osteguna
19:00 Feminismoaren inguruko bilera Sutegi kanpoaldean.
Maiatzak 18, larunbata
12:00 Gazteekin bilera Sutegi kanpoaldean.
Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.