Giza proba historikoa, bertso saio eta jan edanarekin, igandeko Baserritarren Egunean

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 10a, 08:11
Iazko Baserritarren Egunean, herriko ekoizleen azoka ospatu zen.

Maiatzaren 15eko San Ixidro Eguna igande honetara, hilaren 12ra aurreratu du antolakuntzak. Hamaiketako, bertso-bazkari eta giza-probak girotuko dute eguna.

San Ixidro Eguneko ospakizunak maiatzaren 12ra aurreratu dituzte aurten. Bertsoz eta otorduez girotutako egunak, historikoa izango den giza proba dakar. "22 emakumek historian lehenengoz Usurbilgo 3.800 kg harriarekin marka saiakera egingo dugu", adierazi dute giza proban parte hartuko duen taldeetako batek, Emarrik. Txoriherri eta Lasuenekin batera lehiatuko dira igande arratsaldeko 18:00etan plazan. Usurbil Herri Kirol Taldeak antolaturiko ekitaldiaz gozatzeko 5 euroko sarrera ordaindu beharko da.

Maiatzak 12, igandea
11:15 Hamaiketakoa herrikoia frontoian.
12:30 Bertso saioa Ane Labaka eta Sebaxtian Lizasorekin.
14:00 Bertso-bazkaria Artzabal Baserrian. Txartelak salgai Alkartasunan eta Artzabalen maiatzaren 11ra arte. Prezioa: 25 €.
18:00 Giza proba 3.800 kiloko Usurbilgo Harri Handiarekin: 
- Emarri – 22 emakumezko taldea.
- Txoriherri – 4+2 talde mixtoa.
- Lasuen – 4+2 talde mixtoa.

Antolatzailea: Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzaileak: Usurbilgo herri-kirol taldea eta Usurbilgo Udala.