Udajolaserako lan poltsa deialdia, zuzendari eta begiraleak behar ditugu

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 9a, 11:56

Udajolasen izen ematea zabaltzear dugun honetan, uztailaren 3tik 30era izango ditugun udaleku irekietarako langile taldea osatzeko garaia badator. Zuzendari eta begiraleen lan poltsa osatu nahi dugu. Lerrootan dituzue deialdi honen xehetasunak.

Lan poltsa deialdi honetan interesa dutenek kurrikulumak NOAUA! Kultur Elkartera bidali behar dituzte, bideotatik: emailez elkartea@noaua.eus helbidera edo Bordaberri 3an dugun egoitzara. Kontuan izan, begirale zein zuzendarien lan poltsa honetarako bilatzen dugun profila: batetik, bi hilabeteko esperientzia izatea eskatzen da; begirale eta zuzendari titulua izatea; EGA edo baliokidea den agiria; eta sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. Usurbildarrek izango dute lehentasuna.

NOAUA!ko administrari eta dinamizatzaile lanetarako lan poltsa deialdia
Balizko bajaren bat kubritzeko, NOAUA! Kultur Elkarteko administrari eta dinamizatzaile lanetarako lan poltsa osatu nahi dugu. Interesa duzuenok kurrikuluma elkartea@noaua.eus helbidera helarazi dezakezue.

Euskara idatziz nahiz ahoz eta ofimatika programak zein teknologia berriak menderatzea eskatuko da. Hizkuntza normalkuntzako lanetan eskarmentua izatea (koordinazioa eta kudeaketa lanetan, administrazioan, aisialdian, kulturan...).

Euskara elkarteen ezagutza eta lan eskarmentua izatea baloratuko da; baita harremanetarako gaitasuna eta iniziatiba izatea ere; gidabaimena eta autoa izatea; eta NOAUA! K.E.-ko bazkide izatea.