Udal hauteskundeak 2019

#M26 EHBilduren kartel pegaketa 19:00etan, abiatu berri den hauteskunde kanpainako lehen hitzordua

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 10a, 07:56

Gauerdian abiatu da maiatzaren 26ko udal, foru eta Europako hauteskundeei begirako kanpaina. EHBildu izan da kanpaina barruko ekitaldiak iragartzen lehena. Kartel pegaketa antolatu du ostiral honetarako (maiatzak 10), 19:00etan Mikel Laboa plazan.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak igaro berritan, badatozkigu hurrengoak ere; maiatzaren 26ko udal, foru, Europa eta Zubietako hauteskundeak. Gauerdian abiatu da ofizialki 15 egunez luzatuko den kanpaina. Jada hilabetez esekita dauden hauteskunde panelak prest dira herriko txoko ezberdinetan, deialdi honetara aurkeztu diren eragile politikoak beren mezuak islatu ditzaten.

Gogoan izan, Usurbilgo udal hauteskundeetara bost eragile aurkeztu dira: EHBildu, EAJ-PNV, PSE-EE/PSOE, PP eta Aulki Zuriak. Foru hauteskundeetara zazpi: EHBildu, EAJ-PNV, PSE-EE/PSOE, PP, Ciudadanos, Elkarrekin Podemos (Podemos, Ezker Anitza-IU, EQUO Berdeak) eta Aulki Zuriak. 

Europakoetara aldiz,  32. Euskal Herriko alderdi nagusiak, bi koalizio ezberdinetara batu dira; EHBildu Orain Errepublikak izenekoan, ERC eta BNG alderdi katalan eta galiziarrarekin. EAJ Europa Solidarioaren aldeko Koalizioaren baitan, El PI, Coalicion Canaria, Democrates Valencians edota Compromiso por Galiciarekin. PSOE, PP, Ciudadanos edota Elkarrekin Podemosek zerrenda propioak osatu dituzte. 

ZERRENDAK
Udal eta foru hauteskundeak
Europako hauteskundeak

UDAL, FORU ETA EUROPAKO HAUTESKUNDEEN EGUTEGIA
Apirilaren 2an plazaratu zituzten deialdiak.
Apirilak 2-maiatzak 16: posta bidez bozkatzeko eskaera egitea Correosen.
Maiatzak 6-19: posta bidez bozkatzea eskatu dutenei dokumentazioa helaraztea.
Maiatzak 6-24: posta bidezko bozka bidaltzea Correos bidez.
Maiatzak 10-24: hauteskunde kanpaina.
Maiatzak 26: hauteskunde eguna, 9:00-20:00 artean.
Erakunde berrituen eratzea: udalak ekainaren 15ean, Batzar Nagusiak ekaineko bigarren hamabostaldian eta Europako Parlamentua uztailaren 2an.