Oka jolas mixtoa larunbat goizean frontoian

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 10a, 08:16

Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladaren baita egiten diren kafe tertuliako antolatzaileek, oka joko mixtoa prestatu dute larunbat goizerako (maiatzak 11) 11:30etan Usurbilgo frontoian. 

"Jolas honen bidez, emakumeon errealitateak ezagutu, elkarrekin ondo pasatuz!", aldarri horrekin parte hartzeko gonbita luzatu dute. 

Bestalde, Aztarrikak multikirol txapelketa antolatu du. Ostiral gauetan jokatuko dira partidak. Parte hartzeko sei talde kidetik gorako taldeak osatu beharko dira. 2003. urtetik aurrera jaiotakoek parte hartu ahalko dute. Izen ematea Aitzagan bideratu beharko da. 

Aztarrikaren berri Instagramen aurkituko duzue:
https://www.instagram.com/aztarrika/?hl=es