[IRUDITAN] Soinketa erritmikoko topaketa, maiatzaren 11ko ikuskizuna

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 11a, 19:15

Gimnasia erritmikoko Tximeleta taldearen topaketa ospatzen ari dira Oiardo Kiroldegian. Larunbat arratsaldeko irudiak dituzue honakoak. Donostia, Pasaia, Errenteria, Beasain eta Usurbilgo gimnastek hartu dute parte lehen itzulian. Gaurko erakustaldien ondoren, biharko txapelketari emango diote lekua. 9:30etan ekingo diote eta 13:45 aldera amaituko da.

Ia hogei eskolatako gimnastek hartu dute parte gaurkoan. Uztaia eta pilotekin aritu dira gehienak, eta talde bakar bat mazoekin. Taldeka aritu dira gehien gehienak, baina 6 bakarka aritu dira. Bihar ere aparatu ezberdinak ikusteko parada izango da, bai eta beste herri batzuetako gimnastak ere.