Udal hauteskundeak 2019

#M26 Gaur 14:00ak arteko epea, posta bidez bozkatzea eskatzeko

#M26 Gaur 14:00ak arteko epea, posta bidez bozkatzea eskatzeko

Gogoan izan; maiatzaren 26ko udal, foru eta Europako hauteskundeetarako posta bidez bozkatzea eskatzeko epea ostegun honetan itxiko dute. Aurrez eta modu honetan bozkatu nahi duzuenok, 14:00ak baino lehen Correroseko bulegora hurbildu.

Gogoan izan, maiatzaren 16ra arte eska dezakezue posta bidez bozkatzea Correoseko bulegoan, ez ahaztu nortasun agiria eramatea. Hauteskundeetarako aurrez posta bidez bozkatzea eskatu duzuenok, beharrezko dokumentazioa maiatzaren 19a baino lehen jasoko duzue. Eta gero, jasotako dokumentazio horrekin eman ahalko da bozka posta bidez,  maiatzaren 24ko 14:00ak arte.

Ez ahaztu, Espainiako Gorteetako apirilaren 28ko hauteskundeetan bitan luzatu zuten posta bidez bozkatzeko epea. Maiatzaren 26ko udal, foru eta Europako hauteskundeetan ere gauza bera gertatu da; aurreikusia zegoena baino bi egun gehiagoz luzatu dute epe hau. Maiatzaren 24ko arratsaldeko 14:00ak arte bozkatu ahalko da aurrez eta posta bidez, hilaren 26ko hitzordu hirukoitzerako. Hau da, hauteskunde kanpaina amaituko den egun berean itxiko da, modalitate honetan botoa emateko epea ere. Hala erabaki du Hauteskunde Batzorde Zentralak.

Zubietako Herri Batzarrako hauteskundeei dagokienean, gogoan izan; aurrez bozkatzeko eguna finkatu da, maiatzaren 20an. Zubietar bakoitzak dagokion udaletxera, Usurbil eta Donostiakora gerturatu ahalko du bozka ematera, udaletxeak zabalik diren ordutegian.

UDAL, FORU ETA EUROPAKO HAUTESKUNDEEN EGUTEGIA
Apirilak 2-maiatzak 16: posta bidez bozkatzeko eskaera egitea Correosen.
Maiatzaren 19ra arte: posta bidez bozkatzea eskatu dutenei dokumentazioa helaraztea.
Maiatzak 24ra arte: posta bidezko bozka bidaltzea Correos bidez.
Maiatzaren 24ra arte: hauteskunde kanpaina.
Maiatzak 26: hauteskunde eguna, 9:00-20:00 artean.
Erakunde berrituen eratzea: udalak ekainaren 15ean, Batzar Nagusiak ekaineko bigarren hamabostaldian eta Europako Parlamentua uztailaren 2an.

ZUBIETAKO HERRI BATZARREKO HAUTESKUNDEEN EGUTEGIA
Maiatzak 20: aurrez botoa emateko aukera Usurbilgo Udaleko Idazkaritzan, goizeko 08:00etatik 14:30etara.
Maiatzak 26: hauteskunde eguna, 9:00-20:00 artean Alamandegi etxean. Zubietar bakoitzak botu-txartelean bi hautagai hautatuko ditu.