38. Sagardo Eguna

Adaialdo Da Silva gailendu da lehen muztio lehiaketan

Lehen aldiz, muztio lehiaketa egin da Usurbilgo Sagardo Egunean. Adaialdo Da Silvak lehen eta hirugarren sariak irabazi ditu. Iker Agirrezabalarentzat izan da bigarren saria. 

Botatzaileen lehia aspaldikoa da Sagardo Egunean. Aurten, beste bi sariketa zeuden jokoan: egurrezko kupeletan eginiko sagardo onena eta muztiorik onena aukeratzeko lehiaketak. Euskal Herri mailako txapelketak ditugu biak, honenbestez, Euskal Herriko edozein sagardogilek nahiz muztioegilek zuen parte hartzeko aukera.

Hiruna sari zeuden jokoan; 800 euro eta Usurbilgo Herriko Etxea sari nagusiaren ziurtagiria txapeldunarentzat; bigarren saria, sagardogintza materialetan xahutzeko 250 euroko txartela eta sariaren ziurtagiria; hirugarren saria, 100 euroko txartela sagardogintza materialetarako eta sariaren ziurtagiria.

Muztio lehiaketan, Adaialdo Da Silvak lehen eta hirugarren sariak irabazi ditu. Iker Agirrezabalarentzat izan da bigarren saria. 

Epaimahaia berbera izan da bietan: Juan Zuriarrain enologoa, Dani Corman ardo saltzailea eta Demetrio Terradillos Ataungo Urbitarte sagardotegikoa aritu dira epaile lanetan.