2019ko maiatzaren 19an Usurbilen ospatuko den 38. Sagardo Eguna.
Sagardo Egunaren Lagunak: "Mila milioi esker, eguraldi oso txarra egin arren, aterki eta guzti bertaratu zineten guztioi"

Noaua Aldizkaria 2019 mai 21 Usurbil

"Bihotzez eskerrik asko!". Hitzokin biziki eskertu nahi izan dute antolatzaileek, aspaldi bizi gabeko Sagardo Egun euritsuenera etorritako bisitariei, eta nola ez, auzolanean aritutako ehunetik gora lagunei. "Zoragarriak zarete!" adierazi diete Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek, sare sozialen bidez zabaldu duten mezuaren bidez.