38. Sagardo Eguna

Urda baserriko sagardoarentzat izan da lehen saria

Urda baserriko Inaxio Rotetak jaso du sagardo lehiaketako lehen saria. Bigarren eta hirugarren sariak Aginagako Kupela Kupela taldearentzat izan dira.

Duela hiru urte hasi ziren egurrezko kupelan eginiko sagardo onena saritzen. Aurreko bi edizioetan Urdaira baserriko Patxi Azkonobieta nagusitu zen. Aurtengo emaitza ezberdina izan da. Inaxio Rotetak hartu du Azkonobietaren lekukoa. Urda baserriko sagardoarentzat izan baita lehen saria. Bigarren eta hirugarren sariek aldiz, jabe berbera izan dute: Aginagako Kupela Kupela taldea.  

Hiru sari zeuden jokoan; 800 euro eta Usurbilgo Herriko Etxea sari nagusiaren ziurtagiria txapeldunarentzat; bigarren saria, sagardogintza materialetan xahutzeko 250 euroko txartela eta sariaren ziurtagiria; hirugarren saria, 100 euroko txartela sagardogintza materialetarako eta sariaren ziurtagiria.

Juan Zuriarrain enologoak, Dani Corman ardo saltzaileak eta Demetrio Terradillos Ataungo Urbitarte sagardotegikoak osatu dute epaimahaia.