38. Sagardo Eguna

Giro bustia izan arren, sagardo egarriz bildu da jendea 38. Sagardo Egunean

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 19a, 14:37

Aspaldiko urteetako egunik euritsuena izateak ez dio kendu egarria festa zaletuei. Edalontzia eskuratu eta gogotsu hurbildu dira 38. Sagardo Eguneko jai gunera. Dema plazako gunea ez dute martxan jartzerik izan euriagatik, frontoia eta Askatasuna plaza ordea sagardo zaletuez bete da.