Gaur 18:30etan itxiko dugu Udajolasen izen emateko epea

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 23a, 07:57

Udako oporraldia planifikatzeko garaia da etxe askotan. Haur eta gaztetxoen oporraldia antolatzekoa. Udako aisialdi ekimenetan izen emateko epea zabalik da; bai Usurbilgo Udajolasen, eta Aginaga zein Zubietako txokoetan.

Astelehenera arte 139 izen emate batu ditugu NOAUA!n, Udajolaserako. Gogoan izan, ostegunera arteko (maiatzak 23) epea dago inskripzioak bideratzeko. 200 lagunentzako lekua izango da Udajolasen.

Zubietan eta Aginagan ere udaleku irekiak antolatu dituzte. Segidan dituzue xehetasunak: 

Udajolas
-Iraupena: uztailaren 3tik 30era.
-Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30.
-Plaza kopurua: Usurbilen erroldaturiko HH3-LH6 arteko 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako 200 plaza.
-Izen emateko epea: maiatzak 23.
-Izen emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-11:00; 16:30-18:30. NOAUA! K.E.-ren bulegoan (Bordaberri 3).
-Kuota: 84 euro (familia ugariek 68 euro. Kasuotan, Familia Ugariaren Txartela edo Familia Liburuaren kopia ekarri). Ordainketak Laboral Kutxaren 3035 0140 34 1400025811 kontu zenbakian egin.
-Izen ematerakoan aurkeztu beharreko dokumentazioa: ordainagiria haurraren izen abizenekin, izen emate orria egoki beteta eta gizarte segurantzaren txartelaren kopia.
-Oharrak: 
1-Epez eta orduz kanpoko izen ematerik ez da onartuko.
2-Maiatzaren 23an 18:30etan izen emateko epea itxi eta berehala jakinaraziko dugu noaua.eus bidez nahiz atean jarriko dugun zerrendan, zenbat izen emate egon diren.
3-Udajolaseko guraso bilera, ekainaren 13an 17:00etan Sutegin.
-Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.

Aginagako txokoak
-Iraupena: ekainaren 24tik abuztuaren 2ra.
-Oharra: taldea sortuko balitz, abuztuan ere martxan segiko dute udako txokoek.
-Izen emateko epea: maiatzaren 28ra arte.
-Izen emateko bideak: iraupen osoko izen ematea edo aste solteetarako.
-Informazio gehiago: gurasoelkartea@aginaga.eskolatxikiak.eus
-Antolatzailea: Aginagako Eskolako San Praixku Guraso Elkartea.

Zubietako txokoak
-Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30.
-Nori zuzendua: 4-12 urte artekoei.
-Informazio gehiago: 
zubietatxoko@gmail.com/ 649 659 786.
-Antolatzailea: Zubietako Eskolako Guraso Elkartea.