Udalbatzaren legealdiko azken osoko bilkura gaur 18:00etan

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 23a, 07:39

2015-19 legealdia amaitu eta igandeko hauteskundeen aurretik, azken aldiz bilduko da udalbatza ostegun honetan bertan (maiatzak 23), 18:00etan, ezohikoa izaera izango duen plenoan. Azken saio honetarako gai zerrenda luzea iragarri dute.

Hileroko azken astearteetako udalbatzaren osoko bilkurarik ez da izango maiatzean, ostegun honetara (maiatzak 23) aurreratu baitu plenoa Usurbilgo Udalak. Adi, 2015-19 legealdiko azenha izango da, maiatzaren 26ko hauteskundeen bezperatan ospatuko dena.

Ohi baino gai zerrenda luzeagoa jorratuko da saio honetan. Udal ordezkariek arlo ezberdinetako gaiak hartuko dituzte ahotan. Segidan duzue Udaletik NOAUA!ra helarazi duten gai zerrenda osorik.

Osteguneko plenoaren ostean, igandean (maiatzak 26) hauteskunde eguna. Bozketa egun honen emaitzetatik jaioko den udalbatza berria ekainaren 15ean osatuko da, Udaleko pleno aretoan bertan ospatuko den ekitaldian. Une horretan hartuko dute kargua alkateak eta 12 zinegotziek.

UDALBATZAREN OSOKO BILKURA
Eguna: maiatzak 23, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai zerrenda: 
1.- Aurreko aktaren onespena: 2019/04/30eko bilkura.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko apirilaren 24tik maiatzaren 16ra (2019/0390-2019/0448).
3.- 2019. urteko Plantilla Organikoaren aldaketa. 
4.- 2019. urteko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa.
5.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Usurbilgo Udalaren arteko hitzarmena, mendekotasun prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten herritarrek jasotako zaintzaren kalitatearen aldiko jarraipena egiteko.
6.- Buruntzaldean bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitza babestuetan alojamendu- zerbitzuak emateko lankidetza hitzarmenaren aldaketa onartzea.
7.- Usurbilgo II. Adikzioen Tokiko Plana (2019-2023) onartzea.
8.- HAASetako A-96 (Portalmusu) eta A-97 (Komentua) eremuen Hiri Antolamendurako Plan Bereziaren aldaketa. Hasierako onespenerako alegazioa erantzutea eta behin betiko onartzea.
9.- HAASetako A-59 (Ugartondo) eremuaren garapenak eraginda, kale izendegia eguneratzea bost kale berri sortuz.
10.- Zumarte Musika Eskola birgaitu eta handitzeko Construcciones Moyua, SL enpresarekin izenpetutako obra kontratua aldatzea, prezio kontradiktorioak onartuz.
11.- Galdera-eskaerak.