#M26 Argazki erraldoiarekin itxi du hauteskunde kanpaina EH Bilduk

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 24a, 19:39

Azken ekitaldia eta argazki erraldoiarekin itxi du hauteskunde kanpaina EH Bilduk Mikel Laboa plazan. Agurtzane Solaberrieta alkategaiak eta Nerea Kortajarena legebiltzarkidearen hitzekin amaitutzat eman du alderdiak igandean izango diren hauteskundeen kanpaina. Gogora ekarri dituzte alderdiaren balio nagusiak eta botoa eskatu diete herritarrei.

On/In jaialdia, bideoan
Bestalde, larunbatean frontoian egindako On/In jaialdiari lotutako bideoa plazaratu du EHBilduk, albiste honetan beherago duzue. Herritarren gaitasun artistikoak azaleratu zituzten. Musikariak, dantzariak, haurrentzako jokoak... giro ederra sortu zuten herriarentzat proposatutako proiektua azaltzeko. Ekitaldiaren amaieran, zinegotzi izateko hautagaiek eta alkate hautagaiak proiektuaren ideia nagusiak azaleratu zituzten modu bisualago batean. Irudi bilduma hemen duzue: https://noaua.eus/usurbil/1558364471618-iruditan-eh-bilduren-larunbateko-ekitaldi-berezia

Koalizioari buruzko informazioa ondoko esteka honetan jaso dezakezue: https://usurbilehbildu.home.blog