Istripua Txikierdin

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 24a, 18:55

Arratsaldeko 17:00ak aldera gertatu da istripua N-634 errepidean, Troia eta Txikierdi arteko errepide zatian. Zorionez ez da zauritu larririk izan.

Usurbilgo Udalak sare sozialen bidez zabalduriko ondoko argazkian ikus daitekeen moduan, istripua izan duen autoa errepide erdian geratu da trabeska. Kalte material nabariekin, auto aurrealdean bereziki. Gidaria antza onik dago. Arratsaldeko 17:00ak inguruan jazo da istripua N-634an. Ondorioz, errepidea guztiz itxi behar izan dute. 3 bat kilometroko auto ilarak sortu dira. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta autoa errepidetik kendu dutenean zabaldu dute errepidea.