Udal hauteskundeak 2019

[Udal hauteskundeak] Agurtzane Solaberrieta izango da alkate berria

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 26a, 22:58

EH Bildu koalizioak zortzi eserleku eskuratu ditu eta emaitza hauei esker Agurtzane Solaberrieta Mesa izango da Usurbilgo alkate berria. EAJk duela lau urteko emaitza errepikatu du eta lau ordezkari izango ditu. PSE-EE alderdiak aurretik zuen zinegotzi kargua mantenduko du.

 

Botoen %100a zenbatu denean, hauek dira behin behineko emaitzak:
EH Bildu 1.651 boto, 8 zinegotzi.
EAJ-PNV 864 boto, 4 zinegotzi.
PSE-EE 248 boto, zinegotzi 1.

Aulki Zuriak 127 boto.
PP 47 boto.
Zuriak 117 boto.

Duela lau urteko emaitzekin alderatuta, parte-hartzea %1,53 igo da eta abstentzioa %33,98koa izan da. Iturria: gipuzkoa.eus

 

Hauek izango dira udal ordezkariak:

EH Bilduren izenean, hauek izango dira zinegotzi kargua eskuratu duten hautagaiak: Agurtzane Solaberrieta Mesa, Beñat Larrañaga Urdanpilleta, Lur Etxeberria Gurrutxaga, Joxe Mari Iribar Zapirain, Aroa Etxaburua Ugartemendia, Luken Arkarazo Silva, Oxkar Santamaria Pikabea eta Itziar Basterrika Unanue. 

Lau zinegotzi hauek ordezkatuko dute EAJ-PNV alderdia: Josune Urkola Larrarte, Mirari Azurmendi Sorazu, Carlos Perez Frisoli eta Andoni Atxega San Sebastian. 

PSE-EE alderdiak aurretik zuen zinegotzi kargua mantenduko du. Patxi Suarez Perez izango da Usurbilgo udal zinegotzia.