Ur jolasek zipriztindutako irriek argitu dute Ikastola Eguna

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 15a, 12:46

Ura gara, ura dugu elikadura iturri nagusietakoa, eta urak bizipoza ematen digu. Ikusi besterik ez zen goizean, Udarregi Ikastola ospatzen ari den egun handia abiarazteko LH eta DBH-ko ikasleen artean ospatu diren jolasetan ikusi ditugun aurpegiak.

Ur freskotan bustiz, eta lokaztuz etenik gabekoa izan da aurpegian marraztu eta goiz osoan ezabatu ez zaien irria. Ikastola Egun honetan ur jolasak nagusi dira aurtengoan, ikastola inguratzen duten patioan, maldan eta zelaian. Ur gudan parte hartu edota txirristan ere maldan behera abiada bidian kolasten aritu dira. 

Betisa Carrasco herritarraren eskutik, zumba saioa ere egin duten Kiroldegi ondoko zelaian. Dantzan, jauzika eta nahiz irristatuz, blai baina pozik amaitu dute goiza Ikastola Eguneko jolasetan dena eman duten LH eta DBH-ko ikasleek.