Usurbilgo kultur plaza nagusian borobildu zuten Maskarada Eguneko kalejira

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 17a, 12:14

Ezin zuen bestela izan. Maskarada Eguneko goizeko kalejira, Zumetaren muralaren eta Mikel Laboaren omenezko eskulturaren artean, Laboaren omeneko plazan borobildu zuten. Usurbilek eta Urdiñarbek bat egin zuten dantzan eta kantuan.

Sinbolismoz betetako herriko kultur gunean, Mikel Laboa plazan borobildu zuten Maskarada Eguneko goiz parteko kalejira. Adar eta txalaparta doinu artean hartu zituzten usurbildarrek, bisitan genituen Urdiñarbeko lagunak. Ibilbide osoan bezala, elkartruke ederra egin zuten segidan dantzan eta kantuan. Tabernariek zerbitzaturiko jan edanak borobildu zuen goiza.