Musikari talde txikiek hartuko dute abesbatzen lekukoa gaur, Zumarteko ikasturte amaierako kontzertu errondan

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 18a, 09:28

Zumarte Musika Eskolako abesbatzek abiarazi dute astelehen honetan Sutegin, 2018-19 ikasturtea agurtzeko gaurtik ostiralera luzatuko den kontzertu astea. Astearte honetan, talde txikien txanda 19:00etan Sutegin.

Belaunaldi ezberdinetako ahotsen topagunean bilakatu zuten astelehen arratsaldean Sutegi, Zumarteko abesbatzek. Haiekin hasi dute ostiralera arte luzatu eta 2018-19 ikasturtea agurtzeko antolatu duten kontzertu astea. Adi datozen hitzorduei:

IKASTURTE BUKAERAKO KONTZERTUAK
Ekainak 18, asteartea
19:00 
Bakarlari, bikote, hirukote eta talde txikien emanaldia Sutegiko auditorioan.

Ekainak 19, asteazkena
19:00 
Triki-pandero taldeen emanaldia Artzabalgo plazan.

Ekainak 20, osteguna
18:00 Musika Txokoko ikasleen emanaldia Udarregi Ikastolako areto nagusian.
19:00 Konboak eta gitarra taldeen kontzertua Artzabalgo plazan.

Ekainak 21, ostirala
19:00 
Konbo eta gitarra taldeen kontzertua Artzabalgo plazan: Anakruxa eta The Hastelen´s.

Informazio gehiago: 
zumarte.eus
bulegoa@zumarte.eus
943 371 594
Puntapax 10, behea

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.