"Herriko plazetan beti dago irriak eragiten dituen sorpresaren bat. Zer aurkituko ote dute Tiritatxok eta Martinbertsok zuen herriko plazan? Euskara eta euskal ondarea landuko dituen ikuskizun parte hartzailea".
Umeen Eguna Kalezarren
Udako oporraldian murgiltzear diren haurrei zuzenduriko deialdi gehiago. Ostiralean abiatuko diren Kalezarko jaien baitako Umeen Eguna larunbatez ospatuko da. Ekitaldion bueltan:
Ekainak 22, larunbata
10:30 XV. Ume Krosa.
11:30 Jolasak.
16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren: buruhandiak.
19:00 Dj Guderekin dantzaldia.
00:00 Dj Seymar eta X2r.
Salto! topaketa ibiltaria Usurbildik
Udalerri euskaldunetako gazteei zuzendutako topaketa ibiltaria antolatu du Usurbil kide duen UEMA-k (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) ekainaren 26tik 30era. Negu partean bideratu zuten inskripzio kanpainan izena eman zuten 14-18 urte arteko 56 partaide izango dituen ekimena ekainaren 26an, goizeko 11:00etan abiatuko da Usurbilgo plazatik. Oiartzun, Bera eta Arantzara arteko bidea egingo dute udaleku ibiltariok. “Gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko helburua du topaketa honek".