Aipatu moduan, "astelehenik" izateko tarterik ez dute emango aurten Usurbilgo jaiek. Uztailaren leheneko ekitaldiak eguna argitu aurretik hasiko dira. Gosaldu ostean, 6:00etan abiatuko oilasko biltzaileak txosnetatik. Handik ordu gutxira esnatuko dira haur eta gaztetxoak ere. 10:00etan finkatu zaie biltzeko hitzordua frontoian. Hortik aurrera, jolas parkean edota Txu Txu trenean ibiltzeko aukera izango dute eguerdira arte.
Jatekoa etxetik eramaten dutenek, lagun artean bazkaldu ahalko dute frontoian eta bazkalostean segiko du gaztetxoentzako festak, Tor Magoarekin, apar festarekin, buruhandi eta txokolate janarekin.
Bertsio eta bertso zaletuena izango da festetako laugarren gaua. Pilotalekuan, Aitor Mendiluze, Julio Soto, Miren Artetxe eta Oihana Bartraren bertso saioaz gozatzeko aukera izango da. Segidan egingo dute, 43. Bertsopaper Txapelketako sari banaketa. Gogoan izan, animatzen zaretenok gaurkoa (ekainak 21) duzue lanak aurkezteko azken eguna! Hemen xehetasunak: 43. Bertsopaper Lehiaketa
Segidan, bertsio gaua txosnetan herriko musikarien eskutik!
USURBILGO JAIAK
Uztailak 1, astelehena
06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
10:00 Ume-gazteei harrera frontoian. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
Egunean zehar, Txu Txu trena.
10:00-13:00 Jolas Parkea frontoian (6-12 urte bitartekoentzat).
10:00-13:00 Jolas parkea frontoian (6 urte artekoentzat).
11:00-13:00 Helduentzako Toka Txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
12:30 Buruhandiak trikitilariekin.
13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian, norberak etarrita.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
14:30 Tor Magoa frontoian.
16:00 Apar festa ikastolako patio borobilean.
17:30 Txokolatea frontoian.
18:00 Buruhandiak trikitilariekin.
18:30 Arraiketai Txaranga.
19:00 Puro Relajo rantxerak Artzabalen.
22:30 Bertsolariak frontoian: Aitor Mendiluze, Julio Soto, Miren Artetxe, Oihana Bartra.
Jarraian, 43. Santixabeletako Bertsopaper lehiaketako sariak.
00:30 Bertsio gaua txosnetan.