Ondo begiratuz gero, maskotak kate bat du zintzilik lepoan. Eta katearen muturrean giltza bat ageri da. “Gurasoekiko maitasun lotura eta askatasunerako giltza irudikatzen du. Azken batean Xuaren egoera islatzen du”, Xua gurasoekin etxera herri ekimeneko kideek aditzera eman digutenez.
Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoen alaba da Xua. Urtarrilean 3 urte beteko ditu. Adin horretan, espetxetik irten eta gurasoengandik urrundu beharko du. Umea eta familia babesteko eratu da Xua gurasoekin etxera ekimena. Esteka honetan topatuko dituzue elkartasun plataforma berriaren inguruko xehetasun gehiago: "Xua Gurasoekin Etxera herri ekimena aurkeztu dute Usurbil eta Orioko lagunek".