Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 Herriko taldeak, dj-ak, NAO, Willis Drummond, E.T.S. edota Skasti kontzertu gauetan

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 28a, 09:00

Parranda gau luzeak datozkigu gaur abiatuko ditugun Usurbilgo jaiotan. Kontzertuak izango ditugu bidelagun ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Bost gauetan, dj-ak, Usurbilgo nahiz Euskal Herriko taldeen topagune izango ditugu frontoia eta txosna gunea!

Presta zaitezte gautxoriok, parranda egun luzeetarako. Goizaldera arte festa giroa izango baitugu ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Tarte horretan, Usurbilgo nahiz Euskal Herriko talde ezagunak igoko dira txosnetako eta frontoiko oholtzetara. Etxekoei dagokienez, udan hainbat kontzertu eskaintzen ariko den Larrian Gozo erromeria taldea, Zaparra eta Berri Txarrak-en Kobetamendiko kontzertuan parte hartuko duen Natali ditugu, Desegin-ekoekin batera. Herriko musikariak gainera, abesti ezagunak plazaratzen ariko dira uztailaren leheneko bertsio gauean. 

Euskal Herriko taldeei dagokienez, NAO, Willis Drummond, E.T.S. eta Skasti datozkigu jaiotara. Eta haien kontzertu gauak borobiltzera Dj-ak; DJ Seymar, Jotatxo eta Bull!

Hemen kontzertu gauen agenda:

USURBILGO JAIETAKO PARRANDA GAUAK
Ekainak 28, ostirala

23:00 Berbena: Larrian Gozo frontoian.
00:30 Kontzertuak txosnetan: NAO, Willis Drummond eta DJ Seymar.

Ekainak 29, larunbata
23:00 
Kontzertuak frontoian: Zaparra eta E.T.S.
00:00 Batukada feminista txosnetan.
02:30 Txosnetan: Skasti eta DJ Jotatxo.

Ekainak 30, igandea
23:00 
Natali taldea frontoian.
00:30 Ezetaerre eta Dj Bull txosnetan.

Uztailak 1, astelehena
00:30 
Bertsio gaua txosnetan.

Uztailak 2, asteartea
00:00
 Desegin taldearen kontzertua txosnetan.
Ondoren, karaokea!