Festen arima izan den gazte mugimenduarekin agurtu ditugu #Usurbilgojaiak19

Usurbil

Bost egunez herria parranda betean murgilarazi dituzten jaiak bart agurtu ditugu Aztarrika, Usurbilgo gazte mugimenduaren eskutik. Gau eta egun, festetako eragile eta arima izan dugun gazte mugimenduak eman die merezitako amaiera 2019ko herriko festei. Dantza batean, buruhandi eta guzti! Jokin Eizagirrek sortu eta egunotan Sutegin zintzilik izan dugun artelana erre zuten segidan.