Osasun krisialdiak jaiak etetera derrigortu aurreko garaian egiten zuten moduan, Usurbilgo trikitilariak ere plazara atera dira Santixabel egun honetan. Belaunaldi ezberdinetako trikitilari eta panderojoleek girotu dute bazkalaurreko tartea herrian barrena egin duten kalejiran. Mikel Laboa plazatik behera Txiriboga aldera jaisten ari zirela topo egin dugun taldearekin. Une horretakoak dira irudiok.