Usurbilgo jaiak

Gaupaseroek esnatu dute jaietako azken eguna

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 3a, 09:44

Jai giroan segitzeko gogoz ziren, Bordatxo ondoko biribilgunean talde argazkirako batu direnak.

Begira zenbat gautxori albiste honi atxikitako irudian. Eta askoz gehiago izan dira azken orduotan. Jendez lepo egon baita herria larunbat gau eta goizalde honetan. Odolaren Mintzoa talde usurbildarrak eman zion hasiera parranda gauari, segidan Skastik hartu zuen lekukoa frontoian. Bere agur birako kontzertua eskaini zuen. Txoznetan Kristonak, Rukula eta Dj Kixo segidan. Eta parranda igande goiz honetara arte luzatu dute, herriko gazteek jaietarako osaturiko Elektroenzefalograma elektrotxarangakoen eskutik.

Kalejira borobiltzeko Bordatxo ondoko biribilguneko talde argazki jendetsua atera dute. Giroa ezin hobea izan da. Jaiak azken txanpan murgildu dira jada. Azken eguna ordea ekitaldiz betea datorkigu. Adi agendari:

USURBILGO JAIAK
Uztailak 3, igandea
06:30
Elektroenzefalograma elektrotxaranga.
09:00 Gaupaseroen argazkia.
11:00-13:00 Toka-txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
11:00-13:00 Puzgarriak: ikastolan, udaletxe aurrean eta Askatasuna plazan.
12:30 Usurbilgo joaldunak.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxega Jauregian.
16:00 Mus txapelketa txosnetan.
16:00-18:30 Puzgarriak: ikastolan, udaletxe aurrean eta Askatasuna plazan.
17:00 Esku-pilota txapelketako finalak.
18:00 Usurbilgo runba, bachata dantza taldearen emanaldia eta herritar guztientzako dantza gonbidapen irekia Artzabalen.
19:00 Paella jana txosnetan.
19:00 Puro Relajo musika taldea Artzabalen.
23:00 Amaiera emanaldia eta traka.
00:00 Silitia taldea txosnetan. Ondoren, mozorro festa karaokearekin txosnetan.

Antolatzailea: Usurbilgo Jai Batzordea.