Usurbilgo jaiak

Ereserkia dantzatuz eta bolondresak eskertuz hasi dute Haurren Eguna

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 1a, 13:08

Udaletxe atarian egin duten harrera girotuarekin ekin diote goizean Haurren Egunari.

Zapi koadroduna altxatuz eta jada ezaguna den ereserkia abestuz eta dantzatuz gogotsu asko ekin diote haur eta gurasoek goizeko Haurren Egunari. Udaletxe atarian ospatu dute harrera ekitaldia. Eskertuz abiatu dute; eskerrak helarazi dizkiete, laguntzen aritu diren DBH 3 eta 4 mailetako ikasleei, antolaketa lanetan parte hartu duten gurasoei eta noski, partehartzaile izan diren gaztetxoei. 

Honela ekin diote Umeen Egunari, dantza giro bizian, eta koadrodun zapia gogotsu aireratuz: