Itzuli dira! Ohi bezala ezustean agertu zaizkigu Usurbilgo joaldunak. Ikusi baino lehen entzun egin ditugu. Joare hotsak gerturatu ahala agertu dira Kaxkoan, Kale Nagusian barrena. Kaxkoa alderik alde zeharkatu dute, Kalezarren barrena bira egin ostean.
Jendartera gerturatu ahala, ohi denez ikusmina sortu dute. Herritarren begirada erakarri dute. Jaiak ospatu ezin izan diren aurreko urteetan ere, txistulariekin batera, haiek izan dira besteak beste, Santixabel edota Sagardo Egunak girotu izan dituztenak.