Lehen finala infantilek jokatu dute Pagazpeko Ekhi Oses eta Enaitz Errastik eta garaipen ederra erdietsi dute 18-14 Eñaut Aldazabal eta Urtzi Segurola azkoitiarren aurka. Seniorren partidan ere herritarrak tarteko izan dira Sancho eta Urruzola alde batetik, Errenteriako Astiz eta Arangurenen aurka. Errenteriarrak nagusitu dira, ordea, 8-22.
Saritu gehiago ere izan dira ikusleen artean egin duten zozketan. Ander Orenak irabazi du Patrin bi lagunentzako afaria eta urdaiazpiko ederra, berriz, Hernaniko Esterrek.