Usurbilgo jaiak

Toka-txapelketa eta Santixabel Igel jokoa Artzabalen

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 3a, 16:20

Jubilatuen bazkariari hasiera eman aurretik, toka-txapelketa eta Santixabel igel jokoan aritu dira hainbat herritar. Tokan Antonio Guadix gailendu da 14 aldiz burdina jota, José Fernandezek bezainbeste, baina berdinketa hausterakoan Guadixek hiru aldiz jo du burdina Fernandezek behin ere jo ez duenean. Igel jokoan, berriz, Juan José Olasagastik erdietsi du bigarren postua 105 punturekin eta irabazlea José Fernandez izan da berriz ere. Bi sari irabazi ditu gaurkoan Fernandezek.