Oilasko biltzaileen irteera osteko bazkaritarako aterpea behar eta txoznagunetik Askatasuna plazara lekuz aldatu behar izan zuten otordua egiteko tokia. 24 ordu beranduago, itzal bila. Giro eguzkitsuan ospatzen ari dira Mikel Laboa plazan, Gazte Eguneko bazkaria. Ezbairik gabe hitzordu jendetsua. Txoznagunea goraino bete du hainbat lagun talde batu dituen otorduak. Giro ederra dute, eta ate joka asteburu luzea; indarberritu beharra beraz.