Usurbilgo jaiak

Usurbildarren arteko lehian, lagunartea eta herria txapeldun

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 1a, 20:11

Norgehiagoka ikusgarria izan da ostiral arratsalde honetan Dema plazan. Lehia bizian, herrikideak elkarren artean, herri-kiroletako erakustaldi bikaina eskaini diote plaza bete duten herritarrei. Estreinakoz antolatu dute jaietan gisa honetako hitzordua. Orain arteko formatuari buelta bat eman eta herriko kirolarien aldeko apustua egin du antolakuntza talde berriak. Emaitza ezinhobea; lehiakideen arteko laguntasuna eta herria txapeldun! Lerrootan partehartzaileen eta egin behar izan duten lanaren nondik norakoen berri.

EGIN BEHARREKO LANA
Sei aldiz:
8 harrijasotze.
Giza proban lau zinta.
Aizkoran sei mozketa erdi.
Txingak, lau zinta.
Trontzan bi mozketa.
Korrika, hiru itzuli plazari.

TALDE GORRIA
Lur Errekondo, harrijasotzen.
Iurgi Mendiluze, giza proban.
Jon Esnal, aizkolaritzan.
Iñaki Portularrume, txinga proban.
Irati eta Haritz Holgado, trontzan.
Iñaki Añorga, korrika.

TALDE URDINA
Ane Zinkunegi, harrijasotzen.
Gabi Sarasola, giza proban.
Haritz Esnal, aizkolaritzan.
Ibai Orena, txinga proban.
Julen Uli eta Beñat Bereziartua, trontzan.
Borja Pulido, korrika.

EPAILEAK
Mikel Arrillaga eta Imanol Vitorica.