Jaien itzulerarekin batera, soka-dantza berreskuratu dute, Santixabel egun honetarako. Udalbatza osatzen duten hiru talde politikoetako (EHBildu, EAJ eta PSE) ordezkariek parte hartu dute hitzorduan. Eta haiekin, urtero moduan gonbidatu talde bat; aurten Orbeldi Dantza Taldeko kideak. Erakustaldi ederra eskaini dute.