Udaletxe ataritik abiatu dira arratsaldeko 18:30ak jota Usurbilgo erraldoi eta buruhandiak, Zumarte Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleekin batera. Kale Nagusitik, Zubiaurreneara, handik Bordatxo parera eta gero frontoirako bidea hartu dute.
Aurtengoz, azken aldiz ikusi ahal izan ditugu jaiotan. Baina bizi asko lasterka, arrapaladan gaztetxoenen atzetik.