Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 Dantzipuinak, palako finalak eta haurrentzako BTT irteera gaur

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 27a, 08:04

Ostiralean abiatuko ditugun Usurbilgo jaietarako girotzen hasteko arratsalde pasa borobila antolatu da gaurko (ekainak 27). Frontoian kirol egokituko erakustaldia eta pala txapelketako finalak. Mikel Laboa plazan haurrentzako BTT bizikleta irteera. Eta 20:00etan Sutegin, Dantzipuinak emanaldia.

“Dantzipuinak”, jaietarako sarbidea
Izenburuak dioen moduan dantza eta ipuinak tartekatuko dituen saioa antolatu dute ostegun honetarako, ekainaren 27rako Muxurbilek eta Sebastopol dantza eskolak. Herritar batek, Ixabel Agirresarobek parte hartuko du ipuin kontalari gisa eta aipatu moduan, Sebastopoleko kide Jaione Albenizek dantzan. “Europako eta ekialde hurbileko ipuin eta dantzak elkartuaz sortu dugu dantzipuinak. Bertan, ipuinak entzun eta dantza zuzenean eskaintzen da. Dantza, ipuina. Ipuina, dantza” uztarturik eta zuzenean, antolatzaileen esanetan. Albeniz dantzan eta Agirresarobe kontalari gisa ariko diren emanaldia hilaren 27an 20:00etan Sutegin. Saiorako sarrera doakoa izango da. Jai giroan murgiltzen hasteko hitzordua.

BTT irteera
Haurrentzako bizikleta irteera asteburutik jaien atari honetarako aurreratu du antolakuntzak aurtengoan. Ostegun arratsalde honetan, 18:00etan abiatuko da Kaxko ingurua zeharkatuko duen familia giroko ekimena Mikel Laboa plazatik. Bizikleta, eta segurtasun gailuak (kaskoa...) eraman.

Palako finalak
Asteotan jokoan izan den pala txapelketako finalak ospatuko dira gaur (ekainak 27) frontoian. Kirol egokituko erakustaldiak abiaraziko du hitzordua.

USURBILGO JAIAK
Ekainak 27, osteguna
17:30 
Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.
18:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.
20:00 Dantzipuinak Sutegin. Doan.