Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 Herria bost eguneko festen zurrunbilorako prestatzen

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 27a, 13:55

Usurbil bost eguneko parrandarako prestatzen eta janzten ari dira azken orduotan. Dema eta Mikel Laboa plaza inguruak, frontoia edota anbulatorio ondoko aparkalekua festetarako mozorrotuak edo mozorrotze bidean ditugu jada.

Usurbil festa giro betean murgiltzear da eta nabari du jada. Jaiak hasi bezpera honetan ospatuko diren lehen ekitaldiekin batera, herria itxuraldatu da jada nabarmen. Ikusmina eta kritika ezinhobeak eragin dituen maskota-buruhandia, mugikorrarekin kontzentratuak dauden hiru gaztetxoak ondoan dituela- astearteaz geroztik Sutegiko horman da. Sutegiko erakustaretoan, Zirriborro tailerrekoen eta Eguneko Zentroko erabiltzaileen artelanekin apaintzen ari dira. Bihar (ekainak 28) zabalduko dute jaiak amaitu artean ikusgai izango duzuen erakusketa. Plaza zintzilikari gorriekin apain-apain. 

Txosna batzordeko kideak gogor dabiltza, Mikel Laboa plazako gunea egokitzen. Udal brigadakoak azpiegitura guztiak prestatzen. Anbulatorioko aparkalekua feriagunea dugu jada. Muntaketa lan betean dira. Uztailaren 3ra arte zabalik izango da gunea; egun horretan eta hilaren 1ean prezio bereziak haurrentzat.

USURBILGO JAIAK

Ekainak 27, osteguna
17:30 
Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.
18:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.

Ekainak 28, ostirala
11:00 
Multikirol festa.
14:00 Gazte Eguna: gazte bazkaria txosnetan.
Bazkalostean, Andoni bakarlaria.
15:30 Haur, gaztetxo eta helduentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).
Ondoren, pintura lehiaketako sari-banaketa.
18:00 Elektrotxufla Elektrotxarangarekin kalejira udaletxera.
19:00 Txupinazoa eta ikurriñaren igoera udaletxetik: Estitxu Berasategi eta Esther Arrojeria Bera Berako eskubaloi jokalarien eskutik.
19:00 Gazte ekimena eta txupinazoa txosnetan eta Elektrotxufla elektrotxaranga segidan.
Ondoren, Arraiketai txarangarekin kalejira.
Ondoren, buruhandiak.
Jarraian, Orbeldi D.T.-ren emanaldia frontoian.
23:00 Berbena: Larrian Gozo frontoian.
00:30 Kontzertuak txosnetan: NAO, Willis Drummond eta DJ Seymar.

Ekainak 29, larunbata
10:00 
Ume-gazteei harrera udaletxeko plazan. Zatoz koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
Umeen eguneko erronkak eta jolasak.
10:30-12:30 Ginkana (LH1-LH4 bitartekoentzat).
10:30-12:30 Gaztetxoentzako erronka (LH5-DBH2 bitartekoentzat).
10:30-12:30 Puzgarriak frontoian 0-5 urte artekoentzat.
11:00-12:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia Askatasuna plazako bolatokian.
12:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
14:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko zikiro-jana Askatasuna plazan.
16:30 Gaztelekuaren eskutik, ur eta zikin jolasak DBH1-ekoentzat Artzabalen.
18:00 Buruhandiak.
18:00 “Goazen Benidorrera” antzezlana Artzabalen.
18:30 Sokamuturra, ikastola aurreko belardian. Eguraldi txarra bada, Ikastolako patio borobilean.
18:30 Ray Fernandez kubatarraren kontzertua txosnetan.
19:00 Zero Sette Jaiband eskusoinu taldea Artzabalen.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan, Potxoenea ondoan.
23:00 Kontzertuak frontoian: Zaparra eta E.T.S.
00:00 Batukada feminista txosnetan.
02:30 Txosnetan: Skasti eta DJ Jotatxo.

Ekainak 30, igandea
06:00 
Enzefalogramo Elektrotxaranga.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
09:00 Esnadeia dultzaineroekin.
11:30 Urpekaritza Kiroldegian.
11:30 Azpeitiko zanpantzarrak.
12:30 Herri-kirolak: Gipuzkoako 2. mailako Aizkora Txapelketa 2019.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
18:00 Buruhandiak.
18:00 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.
18:30 Arraiketai Txaranga.
18:30 Herri-kirolak: 
-Gipuzkoako lasto altxaratze txapelketa. 
-Gipuzkoako ingude txapelketa. 
-Idi dema.
23:00 Natali taldea frontoian.
00:30 Ezetaerre eta Dj Bull txosnetan.

Uztailak 1, astelehena
06:00 
Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
10:00 Ume-gazteei harrera frontoian. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
Egunean zehar, Txu Txu trena.
10:00-13:00 Jolas Parkea frontoian (6-12 urte bitartekoentzat).
10:00-13:00 Jolas parkea frontoian (6 urte artekoentzat).
11:00-13:00 Helduentzako Toka Txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
12:30 Buruhandiak.
13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian, norberak etarrita.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria. 
Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
14:30 Tor Magoa frontoian.
16:00 Apar festa Askatasuna plazan.
17:30 Txokolatea frontoian.
18:00 Buruhandiak.
18:30 Arraiketai Txaranga.
19:00 Puro Relajo rantxerak Artzabalen.
22:30 Bertsolariak frontoian: Aitor Mendiluze, Julio Soto, Miren Artetxe, Oihana Bartra.
Jarraian, 43. Santixabeletako Bertsopaper lehiaketako sariak.
00:30 Bertsio gaua txosnetan.

Uztailak 2, asteartea
09:00 
Esnadeia txistulariekin.
11:00 Xakea.
12:00 Soka-dantza udaletxe aurrean.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Trikitilarien kalejira.
12:30 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
12:30 Incansables txaranga.
16:00 Mus txapelketa txosnetan, izen ematea 15:30-16:00 artean.
16:30-17:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa, Askatasuna plazako bolatokian.
17:30 Gizonezkoen Esku Pilota Txapelketako finalak.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
18:00 Gaztetxoentzako “a un toke” txapelketa txosnetan.
18:30 Erromeria Artzabalen: Estanga taldea.
18:30 Incansables txaranga.
19:00 Paella jana txosnetan.
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
00:00 Desegin taldearen kontzertua txosnetan.
Ondoren, karaokea!