"Gora ligoteo sanoa!", "Ez da zure laranja erdia, zure zukugailua da", gisako mezuak irakur ditzakegu kartel moreotan. Informazio mezu argigarriak baita; zer den eraso matxista bat, halako eraso baten helburua zein den, hilketa matxisten inguruko datu latzak...
Aldarri argiak biltzen dituzten kartel moreak: jaietan "nire gorputzak ez du zure iritzirik nahi", "jaietan ere matxismorik ez", ezta arrazismorik eta LGTBIQ+ fobiarik ere. Eta "Matxismoaren aurrean, autodefentsa feminista" rako deia egiten da.
Eraso matxisten aurrean, erasotuarentzat mezua. "Ez zaudete bakarrik. Gerturatu besoko morea duten pertsonengana. Zuekin gaude!". Hainbat pertsona aurkituko dituzue jaietan besoko morearekin. Erasotua izan edo eraso baten lekuko izan denak berarengana gerturatu eta laguntza eskatu ahalko dio.