Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 Aldarriez jantzitako udaletxeko balkoia, 19:00etako txupinazoa jaurtitzeko prest

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 28a, 12:50

Iaz bezala, aurten ere ekainaren 28an abiatuko dira ofizialki Usurbilgo jaiak. LGTBIQ+ kolektiboaren askatasuna eta harrotasun egunean hain zuzen. Udalak bat egin du aldarrikapen egun honekin baita erraustegiaren aurkakoarekin ere. Biak udaletxeko balkoian eskegita dituzte, banderen artean. 19:00etako txupinazoa jaurtiko den gunea prest dute jada.

"Gaur arratsaldeko txupinazorako banderak jartzearekin batera, gaur sexu eta genero askatasuna aldarrikatzeko eguna izaki, Hiruki Arrosa ipini dugu udaleletxeko balkoian. Hiruki Arrosa naziek erabili zuten homosexualak bereizteko kontzentrazio esparruetan. Horregatik, sarraski hura gogoratu eta gay, lesbiana eta transexualen eskubideak aitortu eta errespetatzeko eskatzen dugu. Pertsona askeak, herri libre batean!!", adierazi dute Usurbilgo Udaletik sare sozialen bidez.

Gogoan izan, 19:00etako txupinazoa Bera Bera eskubaloi talde txapelduneko kide Esther Arrojeria eta Estitxu Berasategi herritarrek piztuko dute. Ekainaren 21eko aldizkarirako eskaini ziguten elkarrizketa, hemen irakur dezakezue osorik: https://noaua.tok-md.com/pdf/786web.pdf

Herritar eta eragileei gorazarre txupinazoan
Udaletxeko balkoitik jaurtiko da ostiral arratsaldeko 19:00etan lau egunez festetan murgilaraziko gaituen jaietako suziria; aurtengoa, Esther Arrojeria eta Estitxu Berasategi Bera Berako jokalari txapeldunen eskutik. Gogoan duzue aurreko edizioetan nortzuk jaurti zuten festen hasierako suziria?
2002 Iñaki Urkia
2003 Egin eta Egunkariako langileak
2004 Alustiza
2005 Amaia Zubiria
2006 Antzerki taldea
2007 Amador Granados
2008 Juan Mari Torrealdai eta Olatz Altuna
2009 Eskubaloi eta Judo taldekoak
2010 Helduen danborradako kideak
2011 Usurbil Zero Zabor
2012 Atzegiko kideak
2013 DYAko kideak
2014 Eskubaloiko nesken taldeaK
2015 kilometroak
2016 Dantza taldea
2017 Hurbilago
2018 Gaztainak erretzen ibiltzen den koadrila.
2019: Esther Arrojeria eta Estitxu Berasategi.

USURBILGO JAIAK
Ekainak 28, ostirala
11:00 
Multikirol festa.
14:00 Gazte Eguna: gazte bazkaria txosnetan.
Bazkalostean, Andoni bakarlaria.
15:30 Haur, gaztetxo eta helduentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).
Ondoren, pintura lehiaketako sari-banaketa.
18:00 Elektrotxufla Elektrotxarangarekin kalejira udaletxera.
19:00 Txupinazoa eta ikurriñaren igoera udaletxetik: Estitxu Berasategi eta Esther Arrojeria Bera Berako eskubaloi jokalarien eskutik.
19:00 Gazte ekimena eta txupinazoa txosnetan eta Elektrotxufla elektrotxaranga segidan.
Ondoren, Arraiketai txarangarekin kalejira.
Ondoren, buruhandiak.
Jarraian, Orbeldi D.T.-ren emanaldia frontoian.
23:00 Berbena: Larrian Gozo frontoian.
00:30 Kontzertuak txosnetan: NAO, Willis Drummond eta DJ Seymar.

Ekainak 29, larunbata
10:00 
Ume-gazteei harrera udaletxeko plazan. Zatoz koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
Umeen eguneko erronkak eta jolasak.
10:30-12:30 Ginkana (LH1-LH4 bitartekoentzat).
10:30-12:30 Gaztetxoentzako erronka (LH5-DBH2 bitartekoentzat).
10:30-12:30 Puzgarriak frontoian 0-5 urte artekoentzat.
11:00-12:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia Askatasuna plazako bolatokian.
12:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
14:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko zikiro-jana Askatasuna plazan.
16:30 Gaztelekuaren eskutik, ur eta zikin jolasak DBH1-ekoentzat Artzabalen.
18:00 Buruhandiak.
18:00 “Goazen Benidorrera” antzezlana Artzabalen.
18:30 Sokamuturra, ikastola aurreko belardian. Eguraldi txarra bada, Ikastolako patio borobilean.
18:30 Ray Fernandez kubatarraren kontzertua txosnetan.
19:00 Zero Sette Jaiband eskusoinu taldea Artzabalen.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan, Potxoenea ondoan.
23:00 Kontzertuak frontoian: Zaparra eta E.T.S.
00:00 Batukada feminista txosnetan.
02:30 Txosnetan: Skasti eta DJ Jotatxo.

Ekainak 30, igandea
06:00 
Enzefalogramo Elektrotxaranga.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
09:00 Esnadeia dultzaineroekin.
11:30 Urpekaritza Kiroldegian.
11:30 Azpeitiko zanpantzarrak.
12:30 Herri-kirolak: Gipuzkoako 2. mailako Aizkora Txapelketa 2019.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
18:00 Buruhandiak.
18:00 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.
18:30 Arraiketai Txaranga.
18:30 Herri-kirolak: 
-Gipuzkoako lasto altxaratze txapelketa. 
-Gipuzkoako ingude txapelketa. 
-Idi dema.
23:00 Natali taldea frontoian.
00:30 Ezetaerre eta Dj Bull txosnetan.

Uztailak 1, astelehena
06:00 
Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
10:00 Ume-gazteei harrera frontoian. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
Egunean zehar, Txu Txu trena.
10:00-13:00 Jolas Parkea frontoian (6-12 urte bitartekoentzat).
10:00-13:00 Jolas parkea frontoian (6 urte artekoentzat).
11:00-13:00 Helduentzako Toka Txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
12:30 Buruhandiak.
13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian, norberak etarrita.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria. 
Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
14:30 Tor Magoa frontoian.
16:00 Apar festa Askatasuna plazan.
17:30 Txokolatea frontoian.
18:00 Buruhandiak.
18:30 Arraiketai Txaranga.
19:00 Puro Relajo rantxerak Artzabalen.
22:30 Bertsolariak frontoian: Aitor Mendiluze, Julio Soto, Miren Artetxe, Oihana Bartra.
Jarraian, 43. Santixabeletako Bertsopaper lehiaketako sariak.
00:30 Bertsio gaua txosnetan.

Uztailak 2, asteartea
09:00 
Esnadeia txistulariekin.
11:00 Xakea.
12:00 Soka-dantza udaletxe aurrean.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Trikitilarien kalejira.
12:30 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
12:30 Incansables txaranga.
16:00 Mus txapelketa txosnetan, izen ematea 15:30-16:00 artean.
16:30-17:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa, Askatasuna plazako bolatokian.
17:30 Gizonezkoen Esku Pilota Txapelketako finalak.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
18:00 Gaztetxoentzako “a un toke” txapelketa txosnetan.
18:30 Erromeria Artzabalen: Estanga taldea.
18:30 Incansables txaranga.
19:00 Paella jana txosnetan.
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
00:00 Desegin taldearen kontzertua txosnetan.
Ondoren, karaokea!