Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 Talde jolas ezagunekin abiarazi dute Gazte Eguna

Brileta edota zapien jolasa berreskuratu dute goiz partean ospatu duten Multikirolen Jaian. Gazte bazkaria dute eguerdi honetan txosnetan, eta bazkalostean Andoni bakarlaria eta Elektrotxufla txarangarekin kalejira! 

Gaur hasi eta uztailaren 2ra txosna batzordeak josi duen gazte egitarauko lehen hitzorduak ditugu honako hauek. Goizean hasi dute bost eguneko parranda, multikirolen jaiarekin. Udaberri parte honetan, ostiral gauetan frontoian ospatu den ekimena borobiltzeko hitzordua izan da gaurkoa. Aztarrika Usurbilgo gazte mugimenduak antolaturiko Multikirolen ekimenean parte hartu dute hainbat taldeek. Eskubaloian, futbolean eta hockeyan aritu dira.

Gaurkoan, festa giro ukitu handiagoko bestelako talde jolasak berreskuratu dituzte; brileta edota zapien jolasa. 

USURBILGO JAIAK: GAZTE EGITARAUA
Ekainak 28, ostirala
14:00 Gazte Eguna: gazte bazkaria txosnetan.
Bazkalostean, Andoni bakarlaria.
18:00 Elektrotxufla Elektrotxarangarekin kalejira udaletxera.
19:00 Gazte ekimena eta txupinazoa txosnetan eta Elektrotxufla elektrotxaranga segidan.
23:00 Berbena: Larrian Gozo frontoian.
00:30 Kontzertuak txosnetan: NAO, Willis Drummond eta DJ Seymar.

Ekainak 29, larunbata
14:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko zikiro-jana Askatasuna plazan.
18:30 Ray Fernandez kubatarraren kontzertua txosnetan.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan, Potxoenea ondoan.
23:00 Kontzertuak frontoian: Zaparra eta E.T.S.
00:00 Batukada feminista txosnetan.
02:30 Txosnetan: Skasti eta DJ Jotatxo.

Ekainak 30, igandea
06:00 
Enzefalogramo Elektrotxaranga.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
18:00 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.
23:00 Natali taldea frontoian.
00:30 Ezetaerre eta Dj Bull txosnetan.

Uztailak 1, astelehena
06:00 
Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria. 
Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
22:30 Bertsolariak frontoian: Aitor Mendiluze, Julio Soto, Miren Artetxe, Oihana Bartra.
Jarraian, 43. Santixabeletako Bertsopaper lehiaketako sariak.
00:30 Bertsio gaua txosnetan.

Uztailak 2, asteartea
16:00 Mus txapelketa txosnetan, izen ematea 15:30-16:00 artean.
18:00 Gaztetxoentzako “a un toke” txapelketa txosnetan.
19:00 Paella jana txosnetan.
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
00:00 Desegin taldearen kontzertua txosnetan.
Ondoren, karaokea!