Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 Pintura txapelketa helduengana zabaltzeko apustua arrakastatsua

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 28a, 18:44

Zalantza izpirik gabe, artisten herria dugu Usurbil. Gaur ospatu den 17. Pintura Lehiaketako epaimahaiak lanen kalitatea eta parte hartzea goraipatu ditu. Antolakuntza pozik da, estreinakoz lehiaketa helduengana zabaltzeko egin duten apustuarekin. Esperientzia errepikatzekotan dira 2020ko edizioan. 

Jaietatik zer dugun gustukoen, marrazki bidez horixe islatzera animatzen gintuen Pintura Lehiaketako antolakuntzak. Orain arte 2-16 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendua zegoen lehiaketari kategoria berria erantsio diote aurtengoan; 17 urtetik gorakoena. Berrikuntzak izan duen harrerarekin pozik dira antolatzaileak. Beste behin, frontoiko ezker pareta usurbildarren sormen lanez apaindua geratu da.

Epaimahaitik aitortu digutenez sariketarako marrazkiak hautatzen lan zaila izan dute. Baina aukeraketa egin dute eta hemen saritua izan den sortze lan bilduma. Lan sarituak Sutegin izango dituzue ikusgai uztailaren 2ra arte, Zirriborro tailerrekoen eta Eguneko Zentroko kideen sortze lanekin batera:

17. PINTURA LEHIAKETAKO SARITUAK
2,3 eta 4 urtekoen artean: Jon Dorronsoro.
5 urtekoen artean: Iraide Delgado.
6 urtekoen artean: Martin Otaduy. 
7 urtekoen artean: Ainhoa Villafafila Roldan.
8 urtekoen artean: Irati Diaz de Otalora.
9 urtekoen artean: Lilien Li.
10 urtekoen artean: Martina Iribar Sagarna.
11 urtekoen artean: June Altadill.
12 urtekoen artean: Julen Orbegozo Pelaez.
13 urtekoen artean: Maddi Manterola Angulo.
14-16 urte artekoen artean: Araia Soroa Alzugaray. 
17 urtetik gorakoen artean: Sara Sanchez.