Iragarritako orduan hasi da Umeen Eguna. Ordurako txintxo demonio zeuden gazteak Udaletxeko plazan, euren egun handia noiz abiatuko zain. Joseba Tapiak egun honetarako propio konposatu zuen abestia elkarrekin kantatu ondoren, herrian zehar sakabanatu dira. Batzuk kiroldegi ondoko belazera, besteak Artzabalera... Bideo honetan jaso ditugu batzuen eta besteen ibilerak.