Kaleak kolore eta erritmo biziz josi dituzte.
Igande goiza esnarazi diete batzuei, bart gauetik parranda giroaz gozatzen zebiltzanei gaupasari segida ematea ahalbidetu diete. Gautxoriekin esnatu zaigu jaietako hirugarren egun hau. Gautxoriak izan dituzte bidelagun esnadeian txistulariek, eta eguerdi partean kalez kale ibili diren Azpeitiko zanpantzarrek.