Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 Jexux Mari Mujika Elola, Gipuzkoako 2. mailako aizkolari lehiako txapelduna

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 30a, 14:06

Herri kirolei eskainitako igandea izango dugu jaietako hirugarren egun hau. Aizkolaritzako desafio ikusgarriarekin heldu gara festen erdibidera; igande eguerdi honetan Dema plazan jokatu den Gipuzkoako 2. mailako Aizkolari Txapelketako final handiarekin!

Lehia ikusgarria eskaini digute finalean parte hartu duten sei aizkolariek. Hemen dituzue emaitzak:

Sailkapena
1-Jexux Mari Mujika Elola (42 urte, Ibarra) 15 minutu 15 segundu
2-Aratz Mugertza Mendizabal (30 urte, Mutriku) 15 minutu 56 segundu
3-Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga (Zestoa). 16 minutu 39 segundu
4-Jokin Alkizalete Urkiola  29 urte, Asteasu) 17 minutu 30 segundu
5-Julen Aranberri Ocaña (29 urte, Zumarraga) 19 minutu 26 segundu
6-Suharri Rodriguez Salaberria (22 urte, Hernani) 21 minutu 8 segundu