Gautxoriek bidelagun izan dituzte lehenik frontoian, Usurbilgo Zaparra taldekoak eta E.T.S. talde nafarra. Aspaldi ikusi ez bezalako itxura zuen gauean frontoiak; plazaraino heldu da gautxorien masa! Segidan lekukoa hartu diete txosnetan Skastik eta DJ Jotatxok. Eta eguna argitu berritan, usurbildarrez osaturiko Enzefalogramo Elektrotxarangak. Haiekin txosnak itxi, Kaxkoan barrena kalejira egin eta atera dute Bordatxoko errotondan albiste honi atxikia duzuen gaupasoen argazkia. Aspaldiko argazki jendetsuenetakoa. Ez zuten etxeratzeko gogo handiegirik.