Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 Kontzentratuak xake txapelketan

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 2a, 12:03

Jaietako burrunba girotik urrun, giro isil eta lasaiean aritu dira gaur goizean txosnetan ospatu den xake txapelketan parte hartu duten gaztetxoak.

Ezohiko isiltasuna eta kontzentrazio maila gorena aurkitu dugu astearte goiz honetan txosnetan. Bart, herriko musikariek girotu duten bertsio gauaren biharamun honetan xake txapelketa ospatu da txosnen eremuko oholtzan. Gaztetxoak estrategien joko honetan guztiz kontzentraturik aritu dira.

Urtean zehar eskolaz kanpoko ekintza gisa izaten dute xakea, gaurko saioan parte hartu duten gaztetxo askok. Erik Juezek bideratzen du taldea, eta berak antolaturikoa da baita gaur txosnetan ospatu duten xake txapelketa. Domina eta oroigarri banaketarekin borobildu dute goiz parteko saioa.